
Suely Rolnik psikoanalista, kritikari kulturala eta terapeuta da. Brasilgo diktadura zela eta, kartzela ezagutu zuen 1970. urtean, eta horren ondoren erbestera jo zuen, Parisera, non 70eko hamarkada eman zuen. Deleuze eta Guattarirekin bat egin zuen garai hartan, psikiatriari astindua eman zioten mugimenduetan murgiltzeaz gain. ‘Micropolitica. Cartografias del deseo’ liburuan egindako kolaborazio edo ‘El ocaso de la víctima’ lan gomendagarriak laga dizkigu, beste harribitxi batzuen artean. Oraingoan, Fundacion Rodriguezek duela urte bat eta erdi Mexiko DFn egin zion elkarrizketaren berri ematea erabaki dugu. Bertan, utopiaren ideiatik berreskuratu beharreko kontzeptuak azaldu ditu, besteak beste. “Utopia berriz definitu behar da, une bakoitzean bizitza kolektiboak eskatzen duenari egokitutako momentu horiek bezala”, erantzun du brasildarrak. Elkarrizketa ‘Condensadores’ argitalpenak plazaratu berri du (www.fundacionrdz.com). Texto en castellano.