eutsi.org

Página de Izquierda Antiautoritaria

viernes, 03 sep 2010

Beduinoak, palestinar ahaztuenak.

Correo electrónico Imprimir PDF
Al Quds 2006-07-24

Gaur Gazan sartzeko lehenengo ahalegina egin dugu. Eretzeko pasabidera
gerturatzearekin batera hiru soldadu agertu zaizkigu amorru bizian eta
martziano talde bat ikusi izan balute bezala aho bete hortz zuzendu
zaizkigu, "…baina erotuta zaudete?, nora uste duzue zoaztela?, ez al
dakizue hemen gerra dagoela?…", (gerra… modu xelebrea ihesbiderik eta
babesik gabeko herri xumearen aurka zuzendutako sarraski hau izendatzeko).

Berehala ohartu gara gure sarrera oztopatzeko zuten zio nagusiaz. Eztanda
bortiz batek azaldatu gaitu, urruna izanagatik gure oin azpiko lurra
astindu duen eztanda, alegia, eta horren ostean beste bat… eta beste bat.
Gaza bonbardatzen ari ziren eta horrelakoetan nazioartekoen segurtasunaz
baino haien sarrazkien teztigantza eman dezaketen lekuko ezerosoez kezkatu
ohi dira okupazio armadako soldaduak. Militarren ezetz borobilaren aurrean,
beraz, burumakur joan behar izan dugu kontrolaren beste aldean gertatzen
ari zenaz kezkatuta.

Beer Shevara abiatu gara. Negeveko basamortuko hiriburura, alegia. Garai
batean 80.000 palestinar beduino bizi ziren bertan harik eta 1948ko
kolonizazioan sionistek zonaldea okupatu eta beduino gehienak erbestera
bultzatu zituzten arte. 10.000 beduino gelditu ziren Negeven. Okupatutako
herrian hiri modernoa eraikitzen zuten bitartean erbestera joan ez ziren
milaka beduinoak haien jatorrizko herritik alde eta basamortuan barreiatuta
gelditu ziren Israelgo administrazioak egun ere onartzen ez dituen
herrixketan. Zituzten 12.000.000 domunetatik (33×33m) milioi eskas bat utzi
zieten eta estatu sionistaren barneko arabiarrak bigarren mailako
hiritarrak izanik, lurra erosteko eskubidea ere kendu zieten (sionismoaren
arabera lur sakratua izanik judek baino ezin dute honen jabe izan). "onartu
gabeko herria" izateak zera suposatzen du, oinarrizko azpiegiturarik ez
izatea, ez urik, ez argindarrik, ez errepiderik, ez eskolarik…

1969tik aurrera Israelgo estatuak barreiatuta zeuden beduino hauek
konzentratzeko egitasmo bat abian jarri zuen. Egitasmo honen bitartez
estrategikoki kokatutako 7 herri onartu zituzten eta gutxieneko azpiegitura
batzuez hornitu zituzten basamortuko beduinoak herri hauetara erakartzeko,
horrela palestinar hauek euren lurrekiko lotura zein euren ogibide nagusia
den abelzaintzarekiko lotura ere galduko lukete. Egitasmo honen helburua
zen beduinuak "gizarteratzea", eskulan merkea bihurtzea, eta eurek utzitako
lurrak nekazari juduentzat bereganatzea. Baina Israeldarrek ez zuten lortu
basamortuko palestinar beduino guztiak menderatzea.

Gaur egun 120.000 palestinar bizi dira Negeven, horietatik 70.000 onartu
gabeko 45 herritan. Oraindik ere herri hauetan ez dago baldintza
humanitario minimoak bermatzeko azpiegiturarik (argindarra, ura,
errepideak, eskolak, zentro medikuak…). Administrazio sionistak isurpen
toxikoak zein quimikoak sortzen dituzten hainbat lantegi bertan kokatu ditu
beduinuak berriro ere erbestera bultzatzeko. Haur beduinoak eskola berezi
batzuetara joatera behartuta daude non hebreera eta israelgo historiaren
ikuspuntu sionista irakasten baitiete. Hainbat lanbide debekatuta daude
israelgo arabiarrentzat, besteak beste, elektrizitatea zein kimika arloko
lanbideak, aeronautika arlokoak…Azken batean hamaika trikimailu Zisjordania
eta Gaza artean dauden eremu estrategiko hauetako azken palestinarrak
menderatu eta "gizarteratzeko". Baina oztopoak oztopo 48an okupatutako
eremuetako palestinarrek (gaur egungo Israel, alegia) euren ohitura,
hizkuntza eta palestinar izaerari eutsi diote.

Jerusalemera bueltatutakoan Gazan burututako beste sarraski baen berri izan
dugu. 5 hildako eta 9 zauritutik gora, horra hor goizean entzundako
eztanden emaitza. Eretzeko sarreratik 2 kilometrotara jaurtitako bonbak
hain gertu entzun izanagatik… zeinen urrun dauden Gazako hildakoak.

osasuna eta askatasuna. salamat
Koldo. Komite Internazionalistetako brigadista Palestinan

 

Destacamos

 

ADIERAZI E. H.

ADIERAZI EH ESKUBIDE ZIBIL ETA POLITIKOEN ALDEKO EKIMEN HERRITARRA EUSKAL HERRIAN Euskal Herrian gaur egun, Estatu bien agintepean, ez dira bertoko herritarren oinarrizko eskubideak zaintzen. Aitzit...

 

ADIERAZI EUSKAL HERRIA (es)

INICIATIVA POPULAR POR LOS DERECHOS CIVILES Y POLÍTICOS EN EUSKAL HERRIA En Euskal Herria, bajo la administración de dos Estados, no se respetan los derechos básicos de la ciudadanía. La vulnera...

 

ABSOLUCIÓN EN EL CASO EGUNKARIA TRAS SIETE AÑOS DE LINCHAMIENTO MEDIÁTICO

Tras siete años después del cierre judicial del diario en euskera EGUNKARIA, la Audiencia Nacional absolvió el lunes 12 a los cinco imputados por esa causa. En la resolución se destaca que ni el d...

 

TRIBULACIONES RADICALES EN TIEMPOS DE MUDANZA

El aturullamiento mediático y represivo procurado desde instancias gubernamentales y por contra, la emisión de una melodía independista monocorde cada vez más nítida tintan la actualidad vasca....