eutsi.org

Página de Izquierda Antiautoritaria

viernes, 03 sep 2010
Miércoles 11 de Febrero de 2009 00:00

BIL'IN-URBINA KONEXIOA

por Koldo Sagasti
Vota este articulo
(0 votos)
bilin.jpgEhunka lagunek osatutako tropela protestaren topagunera abiatu da. Aurrean, manifestarien banderek aldarrikapen ikurrak zabaltzen dituzte lau haizetara. Haratago, gizon armatuek haien heriotz tresnak erakusten dituzte mehatxugarri. Tentsio giroa labana batez moztu liteke. Armadunek ez dute onartuko haien autoriatea kolokan jarriko lukeen keinurik, eta tartean inongo probokaziorik izan gabe, erasoari ekin diote. Matxinatu gehienek atzera egin dute korrika, ikaratuta. Gutxi batzuk, oldartu egin zaizkie erasotzaileei, bide hobeagorik ezean, harrika. Berehala hasi dira zaurituak batera eta bestera agertzen, kolpatuak batzuk, odoletan beste batzuk... Bil'in izan liteke, Zisjordania okupatuan. Hor 2005etik eta ostiralero protesta egiten dute herritarrek, aldiro nazioarteko solidarioek lagunduta. Kolonia sionisten arteko errepidea eraiki zutenetik herriko lur sailetarako bidea moztu diete eta geroztik ezin dute olibondoen uzta jaso.

Badira urteak Hesiaren Aurkako Herri Komitea osatu eta ekintza zuzen ez-bortitzei ekin zietela. Astero-astero, manifestariak errepidera abiatzen dira. Hesitik ehun metrotara hurbiltzearekin batera, soldaduak tiroka hasten dira. Herriko gaztetxoek, aldiz, harri koxkorrak baino ez daukate okupatzaileek jaurtitako gomazko balei eta ke-poteei aurre egiteko. Eta ostiralero bezala herriko etxeetan harrera beroa egingo diete liskarretan zauritutakoei.

Edo Urbina izan liteke, Araban. Hor ere agintariek inposatutako azpiegitura erraldoi batek kolokan jarri du inguruko nekazarien geroa. Lehenago industria gunea eta autobidea izan ziren, orain, berriz, Abiadura Handiko Trena. Garai batean labore edo patata sailak zirenak indusmakinek hartu dituzte. Herritarrek, aho batez, proiektua errefuxatu bazuten ere, lurren jabetza kendu diete. Milaka lagun bildu dira azpiegituraren aurka deitutako protesta baketsura eta poliziak bortizki erantzun die manifestariei, gomazko bolaz eta makilkadaz.

Iaz Israelgo Auzitegi Gorenak Bil'in-darren aldarrikapenei amore eman eta errepidearen ibilbidea aldarazi zuen. Hondar ale txikiegia Palestinako borrokarako baina garaipen handi bat bertakoentzat. Hemen ere hondar aleen beharrean gaude.

Koldo Sagasti Buruaga

Ultima modificacion el Jueves 12 de Febrero de 2009 17:57

Añadir comentario


Destacamos

 

ADIERAZI E. H.

ADIERAZI EH ESKUBIDE ZIBIL ETA POLITIKOEN ALDEKO EKIMEN HERRITARRA EUSKAL HERRIAN Euskal Herrian gaur egun, Estatu bien agintepean, ez dira bertoko herritarren oinarrizko eskubideak zaintzen. Aitzit...

 

ADIERAZI EUSKAL HERRIA (es)

INICIATIVA POPULAR POR LOS DERECHOS CIVILES Y POLÍTICOS EN EUSKAL HERRIA En Euskal Herria, bajo la administración de dos Estados, no se respetan los derechos básicos de la ciudadanía. La vulnera...

 

ABSOLUCIÓN EN EL CASO EGUNKARIA TRAS SIETE AÑOS DE LINCHAMIENTO MEDIÁTICO

Tras siete años después del cierre judicial del diario en euskera EGUNKARIA, la Audiencia Nacional absolvió el lunes 12 a los cinco imputados por esa causa. En la resolución se destaca que ni el d...

 

TRIBULACIONES RADICALES EN TIEMPOS DE MUDANZA

El aturullamiento mediático y represivo procurado desde instancias gubernamentales y por contra, la emisión de una melodía independista monocorde cada vez más nítida tintan la actualidad vasca....